@ElorzaIzaro Profile picture

Izaro Elorza Arregi

@ElorzaIzaro

#Oñati ko alkatea

Similar User
Udalbiltza photo

@Udalbiltza

Oñati Goiena photo

@oinatigoiena

Berbia Oñati photo

@BerbiaOnati

Eraitz Saez de Egilaz Ramos photo

@EraitzSaez

abixaran photo

@abixaran

EH Bildu Oñati photo

@EHBilduOnati

Esti Elduaien Uranga photo

@Eelduaien

Nagore Alkorta Elorza photo

@alkorta_nagore

jose mari zugasti photo

@txikizugasti

Goiena Albisteak photo

@goiena

Antixenako Gaztetxia - Oñati photo

@antixenaonati

Iosu Lizarralde Aiastui 🔻 photo

@ilizarra

SARE Oñati photo

@SAREOnati

OinatiKultura photo

@OinatiKultura

EH Bildu Gipuzkoa photo

@ehbildugipuzkoa

Saio interesgarria gaurkoa. Erronka garrantzitsuak ditugu, eta urrats esanguratsuen inguruan ari gara. Herria egiten jarraituko dugu. Mila esker, @zuribia, gurera etortzearren. Bidea egiten jarraitzen dugu!

Datozen urteetako erronkei behar moduan heltzeko ponentzia aurkeztu digu @zuribia -k. Erronka potoloak ditugu, eta plangintza lantzen ari gara @ehbildu-n, herriz herri. Bidean da urrats esanguratsuak egiten jarraitzeko bide-orria.

Tweet Image 1
Tweet Image 2


Ez baita hasierako urratsik gabeko bide oparorik... Ondarea berreskuratzeko eta balioan jartzeko ariketa ederra egin du ULMAk. Hamarkadaz hamarkada doan lekukoaren zati bat ere jaso genuen. Gaurko Oñati ulergaitza litzateke ULMA barik, ULMA Oñati barik litzatekeen moduan.

Tweet Image 1
Tweet Image 2

III. Kongresuari lotuta, @ehbildu|ren Gipuzkoako Herrialde batzarra izan dugu prozesuaren lurreratzeaz eta aurrera begirako erronkez jarduteko. Erronka garrantzitsuak ditugu. Gura moduko erantzuna eman gura diegu. Horregatik, proiektua sendotzen jarraitzen dugu. Aurrera goaz!

Tweet Image 1
Tweet Image 2
Tweet Image 3

Unibertsitatea zaharberritzeko lanak hasi dira. Bestelako urratsak ere etorriko dira. Turismo bulegoa bertara eroan eta ikasketa gelak sortzeko lanean ari gara Udalean, herriko beharrei erantzun egokia eman eta espazioaren erabilgarritasuna indartzeko. goiena.eus/oinati/1729084…


Urteak dira Oñatin energia berriztagarrien bideari ekin geniola, iraunkortasuna, autosufizientzia, bidezko eredua... erdigunean. Ez da urratsik soberan. Energia komunitateak sortzeko bidea errazteko bitartekoak eskaini ditugu berriki Udaletik. naiz.eus/es/info/notici…


Bartzelonako Clinic ospitaleko Erradiologia departamentuko buru den Laura Oleaga Zufiria oñatiarraren hitzaldiak eman zion hasiera Oñatiko Esperientzien Gelaren ikasturte berriari. Oso interesgarria. Erradiologiak medikuntza modernoan duen garrantzia ezagutu genuen. Mila esker!

Tweet Image 1
Tweet Image 2
Tweet Image 3

'Demokrazia deliberatiboa, gizartearen aktibazioa eta gobernuen eraldaketa' izan dugu jorragai @arantzazulab|ek antolaturiko jardunaldietan. Oñatiko Udalaren esperientzia oinarri, tokiko erakundeen garrantziaz, erronkez eta honetan guztian, @arantzazulab|en aukerez jardun dugu.

#DBJ2024🔥 @arantzazulab|eko sustatzaileak 'Demokrazia deliberatiboa, gizartearen aktibazioa eta gobernuen eraldaketa' izeneko gaiari heldu diote. Panelean esan dituzte👀👇

Tweet Image 1


Oñatin herritarren partaidetzarako mekanismoetan sakontzen jarraitzen dugu. Erronka konplexuak ditugu. Beharrezkoa da horiei behar moduko erantzuna emateko gobernatzeko eredua aldatzea, herritarrekin eta eragileekin batera jardutea. Nahi, behar eta sinesten dugulako.

🗣@ElorzaIzaro #Oñati|ko alkatea #DBJ2024 jardunaldiez: "Tokiko administrazioan ikusten gabiltza gobernantza eredua aldatu beharra dagoela. Teoria-praktika erreferentzia gehiago behar dira. Jardunaldiek honetan lagunduko dute, baita gaia kokatzen eta esperientziak ezagutzen ere".



Ekintzez betea izan dugu herriko jaiei hasiera emango dien txantxiku jaitsiera aurreko asteburua. Gaur, artzain txakurren nazioarteko trebetasun lehiaketa, margo lehiaketa eta bola joko txapelketa izan ditugu. Zorionak, irabazle eta parte hartzaileei!

Tweet Image 1
Tweet Image 2
Tweet Image 3
Tweet Image 4

Lainoek norantz egingo zain, gaurko ekintza guztiez gozatu ahal izan dugu. Atsolorra, erraldoien kalejira, haurren danborrada, correfoca... Txantxikua ez da jaitsi, baina herria hasia da jai giroan. Zenbat jende lanean... Izugarria.

Tweet Image 1
Tweet Image 2
Tweet Image 3
Tweet Image 4

Aloña Mendiren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia izan dugu herriko plazan. Izugarria, egindako bidea, jende askoren ahaleginaren fruitu. 14 sail, 2.400 federatutik gora, 270 teknikari, ehunka boluntario... Ospatzekoa, egindakoa, eta, ospatzekoa, egiteke dagoena. Aupa Aloña!

Tweet Image 1
Tweet Image 2
Tweet Image 3

Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren IV. edizioko lana aurkeztu dugu: 'Oñatiko fabriketan emakumeen (ezinbesteko) lana'. Zorionak, Edurne Iriondo Plaza, gure herrian emakumeek fabriketan egindako lana ikusarazteko beka lortzeagatik.

Tweet Image 1

Urrats berri bat ahanzturaren kontra. Gerra Zibileko haurren argazkiekin egindako liburua eta erakusteka aurkeztu ditu @Intxorta1937KE|k. Beste behin, izugarria egindako lana. Beharrezkoa.

Tweet Image 1
Tweet Image 2
Tweet Image 3
Tweet Image 4

'Demokraziaren Berrikuntza' jardunaldien aurkezpen prentsaurrekoan izan gara, Bilboko Euskalduna Jauregian. @arantzazulab|ek antolatuta, gobernantzarako era berritzaileak izango dira berbagai (tartean, Oñatikoak) urriaren 9tik 11ra, Bilbo eta Arantzazun. berria.eus/euskal-herria/…


Energia Berriztagarrien Komunitateak sortu gura dituzten herritarrei bitartekoak eskaintzen jarraitzen du Oñatiko Udalak. Gaur izan dugu lehen saio irekia, eta herritar ugarik egin dute bat hitzorduarekin. Iraunkortasunean eta trantsizio energetikoan ez da urratsik soberan.

Tweet Image 1

Oñatiko jaietarako antolaturiko egitaraua aurkeztu dugu. Askotariko hitzorduak, herritar guztion eskura. Ez da aspertzeko tarterik izango, ez horixe. Beste urte batez, eskertzekoa, herriko eragileen lana. Guztion artean egiten dugu Oñati bizi.

Tweet Image 1

Beste urte batez, ederra Oñatiko Mendi Martxa. Gozatu dugu, bai! Ibilbidean zehar, paraje paregabeak eta lagun ezin hobeak. Eguraldia lagun izan dugu, gainera. Eta antolakuntza paregabea. Sekulako lana dago hemen. Nabari da. Mila esker, boluntarioei!

Tweet Image 1

Urteetan zehar euskararen alde egindako lana aitortu diote Ruper Ordorika abeslari oñatiarrari Abadia sariarekin. Zenbat doinu eta hitz sorta, istorioz eta historiaz josirik. Luzea da zerrenda. Luzea, euskararen alde egina duzun bidea. Zorionak, Ruper! Merezitako aitortza!

Tweet Image 1
Tweet Image 2
Tweet Image 3

Gaurkoa, egun berezia da Arantzazurentzat, Oñatirentzat eta Gipuzkoarentzat. Urtero lez, bertan izan gara. Herrikide ugari bertaratu dira batekoendako eta bestekoendako horren berezi den txokora.

Tweet Image 1

Euskal Diasporaren Eguna egin genuen atzo Oñatin, Boiseko Unibertsitateko ikasle eta irakasle talde bat herrira etorri zenetik 50 urte igaro direnean. Ikaragarria, Boiseko lagunekin bizitakoa. Abentura hark badu jarraipena. Mila esker, hitzorduan parte hartu zenutenoi.

Tweet Image 1
Tweet Image 2
Tweet Image 3
Tweet Image 4

Loading...

Something went wrong.


Something went wrong.